Desafío Aizkolaris | 1952 - salvatierra-agurain

Buscar
Vaya al Contenido

Menu Principal:

Desafío Aizkolaris | 1952

Deportes > Deporte Rural


Desafío Aizkolaris | Agurain 11- Octubre 1952



Frontón de Agurain 1952, desafío entre Juanito Arrondo y los hermanos Aranguiz de Opakua

Agurain 1952

Uno de los desafíos más recordados entre los mayores de nuestro pueblo es que se celebró en las Ferias de Agurain de 1952, entre los hermanos Diaz de Aranguiz de Opakua contra Juanito Arrondo, marido de Juana Saez de Arregui, de los Arregui del Barrio San Juan.

Éste desafío fue muy sonado en aquellos años,  ya que la apuesta consistía en ver quién cortaba antes los troncos, mi padre Juanito Arrondo, él sólo, contra dos contrincantes a la vez que se intercambiaban entre los dos y ganó Juanito

La apuesta fue en el frontón viejo y los contrincantes fueron los hermanos Díaz de Aranguiz de Opakua. Por la fotos  se ve que la apuesta era a ver quién cortaba antes (3 troncos Juanito y 3 troncos entre los dos hermanos). La apuesta la ganó él. Los  representantes por parte de Juanito eran los hermanos Eguino, Pepe y Emilio, de la Serrería "Hijos de Lesmes Eguino" en la que trabajaba Juanito Arrondo (ya que éste era el cuñado de Pepe Eguino.)

Juanito había nacido en 1925 y vino a Agurain a vivir con su hermana Carmen Arrondo para trabajar en la serrería. Le llamaban "Juanito el vasco", ya que cuando vino poco castellano sabía.

En alguna foto se reconoce entre el público de Agurain a Pepe y Emilio Eguino. Y también se le reconoce a Emilio Oñate el droguero, Tomás Bengoechea, Calderas, etc..

Corte de troncos: del bosque a la plaza

Posiblemente, el más duro y al mismo tiempo espectacular de todos los deportes populares es la aizkora o corte de troncos con hacha, que consiste en cortar una serie de troncos en el mínimo tiempo posible. Un deporte muy arraigado en Euskal Herria, un deporte que como los demás deportes rurales, tiene su origen en el trabajo; concretamente en la tala de árboles.

El aizkolari, persona que se dedica a este deporte, ha de estar dotado de mucha fuerza y de una buena preparación, puesto que no es nada fácil cortar un tronco golpe a golpe, cosa que requiere su tiempo
 
La competencia por demostrar la mayor fuerza o habilidad generaba apuestas que, como en el caso de otros deportes rurales, llevaban a desafíos en la plaza pública, frontones, fuera del trabajo productivo.


Juanito Arrondo


El origen de la aizkora


Resulta necesario retrotraerse en el tiempo para indagar sobre el origen de la aizkora. Durante la Edad Media, la construcción naval y la ferrería tuvieron mucha relevancia en el País Vasco, y, dado que se requerían grandes cantidades de madera y carbón, abundaban los leñadores y carboneros. Así, los hombres que trabajaban en la tala de árboles en los bosques comenzaron a hacer apuestas sobre quién cortaba antes un tronco. Si bien al principio esas competiciones tenían lugar en el bosque y en la más estricta intimidad, con el tiempo se fueron consolidando, y hoy, la aizkora es uno de los deportes populares más conocidos.


Hermanos Aranguiz de Alangua contra Juanito Arrodo desafio de aizkolaris de Agurain 1952


El hecho de que en el Euskal Herria proliferaran las hayas conllevó a que dicho árbol se convirtiera en el símbolo de la aizkora.

A diferencia de lo que ocurre con los pelotaris profesionales, el aizkolarino tiene suscrito ningún contrato con una empresa, y compatibiliza como puede el deporte con su actividad diaria.


Antiguo frontón de Agurain desafío de aizkolaris entre los hermanos Aranguiz de Alangua y Juanito Arrondo en 1952


Desafíos, exhibiciones y campeonatos


En cualquiera de los tres, el aizkolari percibe un tanto. El desafío o apuesta consiste en retarse y poner en juego cierta cantidad de dinero, que irá a parar al aizkolari que consiga vencer y a quienes han apostado a su favor. En las apuestas, el aizkolari dispone de un par de ayudantes: el que le señala dónde ha de dar los hachazos, y el "botillero", quien es el que cronometra el tiempo y le informa sobre cómo van los otros aizkolaris. De las apuestas se ocupan los mediadores.


Las exhibiciones son otra forma de recibir ingresos, ya que en estos casos el ayuntamiento o ente organizador del evento le entrega una cantidad de dinero por su exhibición al aizkolari.
Por último, está la competición. El campeonato de Euskal Herria es el más importante de todos y se celebra con carácter anual. También cabe destacar la Copa de Oro y el Hacha de Oro de San Sebastián, y el campeonato a dos de Navarra.

Medidas del tronco

En la aizkora se emplea la medida denominada ontza o pulgada, mediante el cual se mide el perímetro del tronco. La medida más común es de 36 pulgadas, pero en las apuestas se utilizan los de 80, 108 e incluso mayores de 110. En los campeonatos, no obstante, se utilizan los de 54, 60 y 72 pulgadas.


DESAFIO DE AIZKOLARIS EN AGURAIN

Fotos del desafío de aizkolaris. Detrás de una foto pone la fecha: 11 de octubre de 1952, por tanto fiestas de Agurain.



Aizkora, gogorra bezain ikusgarria
Maria Agirre

Beharbada aizkora da herri kirolen barruan kirolik gogorrena eta baita ikusgarriena ere. Aizkolariak beharrezkoa du indar handia eduki eta ondo prestatua egotea, aurrean duen enborra kolpez-kolpe ebakitzea ez baita lan erraza, eta gainera, bere denbora eskatzen du lan horrek. Migel Mindegiak, kirol honetan oso ezaguna den aizkolariak dioen bezala, oso gogorra da aizkoran aritzea. "Beste herri kiroletan deskantsua hartzeko aukera duzu, baina aizkoran ez dago arnasa berritzeko betarik ere". Behin aizkolaria enbor gainean jartzen dela, aurrean dituen enborrak ebaki behar ditu, eta lan horretarako ordu erdi edo gehiago behar izaten du. Apustuetan, berriz, bi orduko saioak ere egin ditzake aizkolariak.

  Aizkoraren jatorriaren gainean arakatzeko, beharrezkoa da denboran atzera egitea. Erdi Aroan, untzigintzak eta burdinolek garrantzia handia zuten Euskal Herrian, eta egur eta ikatz kopuru handiak behar zirenez, ugari ziren aizkolari eta ikazkinak. Horrela, basoan aizkoran aritzen ziren gizonak, apostuak egiten hasi ziren enborra nork lehenago ebaki. Hasieran norgehiagoka horiek basoan egiten baziren ere, denborarekin indarra hartzen joan eta XIX. mendean "Fiestas Euskaras" deiturikoen egitarauaren barruan hasi ziren egiten aizkora probak. Gaur egun, berriz, herri kirol ezagunenetarikoa da.

  Garai batean Euskal Herrian pago ugari zegoela eta, zuhaitz hori bihurtu da aizkoraren sinbolo. Gaur egun, hala ere, hainbeste pago ez dagoenez, zuhaitz horren prezioak gora egin du nabarmen. Horregatik, ugariagoa den piñua ere erabiltzen da egun aizkoran aritzeko, baina gutxitan eta batez ere Bizkaian. Mindegiaren ustez, pagoa nobleagoa da eta berak nahiago izaten du pagoa ebaki behar izatea. Baina piñua ebakitzea ez da errazagoa, eta Mindegiak berak nahiago du piñu enbor on bat, pago enbor txar bat baino.
Aizkora, kirol garestia izanik, pentsaezina da aizkolaria aizkoratik soilik bizi daitekeenik. Pilotari profesionalek ez bezala, aizkolariak ez du enpesa baten kontraturik eta ahal den moduan antolatzen ditu kirola eta eguneroko lana. Horrek ez du esan nahi aizkoran dohainik aritzen denik.

 
   Desafioa, erakustaldia edo txapelketa izan, aizkolariak diru kopuru bat poltsikoratzen du. Desafioa edo apostua, erronka bota eta diru kopuru bat jokoan jartzean datza. Kasu honetan, irabaztea lortzen duen aizkolariak eta horren alde apostu egiten dutenek poltsikoratzen dute dirua. Apostuetan, aizkolariak bi laguntzaile izaten ditu alboan: "erakusleak" aizkorakadak non eman esaten dio, eta "botilleroak" denbora neurtu eta beste aizkolariak nola doazen jakinarazten dio. Artekariak, bestalde, apustuetaz arduratzen dira.

  Erakustaldietan, bestalde, izaten da diru-saririk ere. Kasu honetan udaletxeak edo erakustaldia antolatzen duenak diru kopuru bat ematen dio aizkolariari emandako ikuskizunarengatik.

 
  Txapelketetan, azkenik, bakarrik aritzen da aizkolaria. Euskal Herrikoa, txapelketarik garrantzitsuena, urtero antolatzen da eta aurtengo final nagusia, aizkorarako zaletasun handia duen Donezteben (Nafarroa) jokatuko da urriaren 10ean. Euskal Herriko Txapelketan maila desberdinak daude: nagusia, bigarrena, hirugarrena eta gazteena. Lehen fasean kanporaketak jokatzen dira, eta lehen sei postuetan sailkatzen direnek finalerako txartela eskuratzen dute. Iaz jokatu zen Euskal Herriko Txapelketa Nagusia Joxemari Olasagasti igeldoarrak irabazi zuen. 35 minutu eta 17 segundutan lortu zuen Olasagastik aurrean jarri zizkioten 12 enborrak erdibitzea. Ezin aipatu gabe utzi azken bi urteetan indarra hartu duten Donostiako Urrezko Kopa, Urrezko Aizkora edo Nafarroako Federazioak antolatzen duen Nafarroako bi-bitako txapelketa. Lehenengo bietan Euskal Herriko aizkolari onenek parte hartzen badute, hirugarrena nafarroako sei onenei zuzendua dago.

  Ontza izeneko neurria erabiltzen da aizkoran, eta enborraren perimetroa neurtzeko balio du. Neurri ohikoena oinbetekoa da (36 ontza), baina apustuetan 80 ontzakoak, kanakoak (108 ontzakoak), eta handiagoak, 110 ontzako enborrak, ere erabiltzen dira. Txapelketetan, berriz, kanaerdikoak (54 ontzakoak), 60 ontzakoak eta oinbikoak (72 ontzakoak).


  Enbor mozteak, bestalde, bi fase nagusi ditu: azalekoa eta bihotzekoa. Hasieran aizkolariak bi epai edo aizkorakada jotzen ditu enborraren gainazalean norabidea emateko. Bi epaiak puntu berean elkartzen dira, eta hortik aurrera enborraren barnealdera sartu eta kolpeka jarraituko du enborra bitan banatu arte. Gainazalerako aizkora bat erabiltzen da, eta barruko lanetarako beste bat, pisu gutxiagokoa eta zorrotzagoa.

  Aizkoraren gainean esan, azken 20-15 urteetan aizkora australiarra erabiltzen dela, izan ere, garai batean Euskal Herrian erabiltzen zirenak baino arinagoak eta zorrotzagoak dira australiarrak. Rafael Aguirre Frankok gogoratzen duenez, 1975ean Australiara bidaia egin zuen hango aizkolariak nola aritzen ziren ikusteko. Urtebete beranduago, 1976ko urtarrilaren 18an, Anoetako Belodromoan australiako hiru aizkolariren eta Astidia, Arria II. eta Arria III.aren arteko desafioa jokatu zen. Aizkolari australiarrek aise irabazi zieten hemengoei, eta frogatuta geratu zen aizkora australiarra askoz hobea zela. Horregatik, 1977ko azaroaren 28an Atotxako futbol zelaian egin zen norgehiagokan, aizkora australiarra erabiliz Arriak eta Mindegia nagusitu zitzaien Kanada, EEBB, Australia eta Zelanda Berritik etorri ziren aizkolariei.

  Ikusten denez, aizkora ez da Euskal Herrian bakarrik ezaguna. Estatu Batuetan, Kanada, Australia eta Zelanda Berrian ere izaten da aizkora lehiarik. Hala ere, toki horietan aizkora probek ez dute Euskal Herrian bezain beste irauten. Hemen aizkora proba batek 30 minutu iraun baditzake, beste toki horietan saioak 2 edo 3 minutukoak izaten dira. Gainera, Euskal Herrian batez ere baserri giroan mugitzen direnak izaten dira aizkorarekiko zaletasuna izaten dutenak. EEBBtan edo Kanadan, berriz, tenisean edo antzerako kirol batean aritu beharrean, enborrak moztea aukera dezake abokatu nahiz mediku batek, nahiz eta modu afizionatuagoan izan.



Agradecimiento a:  

Yolanda y familia Arrondo Saez de Arregui

 
Copyright 2015. All rights reserved.
Regreso al contenido | Regreso al menu principal